"Bertiz Abentura Park"ean BKZ Nafarroa Abenturak Tarzanen modura ibiltzeko aukera ematen dizu. Begiraleek arnesa eta kaskoa eman ondoren, segurtasun arauak azalduko dituzte eta ikasketa zirkuitora (urdina) pasatuko zara begiraleen begiradapean. Hau egin ondoren bertzeetara pasa zaitezke:
- Haur zirkuitoa (horia): haurrendako, 4 urtetik aurrera. Zirkuito honek eskeintzen dituen jokuen bidez, haurrek esku-erabilera, harreta eta hausnarketa lantzen dute. Guraso edo arduradun bat egon behar du bertan.
- Erdiko zirkuitoa (gorria): 9-10 urtetik aurrera. Joku erakargarriak eskeintzen ditu: zubi tibetarra, pasarelak, sarea, tirolina,. Norberak egiten du ibilbidea.
- Zirkuito luzea (beltza): fisikoki ongi prestatuak daudenentzat. Erresistentzia eta usardia proban jartzen duen ibilbidea.
- Tirolina: Zirkuito bakoitza tirolina batekin bukatzen da (lurreratzeko). Horretaz gain adin guztiendako aproposa den 30 metroko tirolina dago.
Ekarri beharreko materiala: arropa erosoa eta mendiko botak edo zapatilak.