BAZTAN ABENTURA PARK

Elizondon kokatuta dagoen parke berri honetan ekintza ugari egiteko aukera izango duzu. Familia, despedida, lagun talde, guraso elkarte, eskola etab.-endako oso eskaintza bereziak ditugu.

Aktibitateak

  • Tirolina erraldoiak (Canoping): 4 tirolinaz osatutako zirkuitoa (300 eta 460 metroko luzera eta 120 metroko altuera) . Ikuspegi zoragarriak. 8 urtetik aurrera.
  • Tirolina txikiak (Canoping): 4 tirolinaz osatutako zirkuitoa (40-45-50 eta 65 metroko luzera eta 20 metroko altuera). Beartzungo errekaren gainean. 4 urtetik aurrera.
  • Arroil-akuapark naturala: Akuapark natural honetan txirristak, saltoak, rapelak eta ferrata bide bat dago. Arroila jeisten da (200 metro) txirrista eta saltoen bidez. 8 urtetik aurrera.
  • 200 metroko ferrata bide handia: Ekintza honen bidez haitz handi bat igotzeko aukera dago. Paretan jartzen diren grapa eta soken bidez denbora guztian lotuta joaten da. Ikuspegi zoragarriak. 8 urtetik aurrera.
  • Mega penduloa: Ausartenentzat, plataforma 100 metroko alturan kokatuta dago, eta salto ikusgarri bat egiteko aukera ematen digu, 140 metroko hegaldiarekin. 15 urtetik aurrera.
  • Ibilbideak: Zonaldean oinez egiteko zenbait ibilbide daude.
Aktibitate guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira

Informazio osagarria

  • Parkean ekintzetaz gain Parking-a, harrera gunea, aldagelak, komunak, askaldegiak etb. daude.
  • Kokapena: Baztan Abentura Park Beartzun-go auzoan kokatua dago (Elizondon), BKZ-tako Narbarteko egoitzatik 10 bat Km-tara.

Bideoa

Argazkiak

Harremana

Kokapena